XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL-HITZ, J.-Bte ALTHABE, ERRETOR ONDO, BILZAR-LAGUNAK, EUSKALZALEEN-BILTZARRARI HEL-ARAZIAK.

Jaun aphez J. Bte ALTHABE, Jainkoak aurthen bereganat deithu duenak, hel-arazi zauzkigun, 1910eko bilkhurarat, 357 euskal-hitz berezi Hitz hoitarik badire, aithor dugu, garbiagorik gabez, derabilzkatenak.

Hitz hekiekilako guthunean berak zioena, ez zituen hitz hek Maulen nihorenganik aditu.

Gero bai ordean, bere bikalgoako eta bere erretorgoako berrogoi bat urthez, aditu eta altchatu zituen, euskara baizik ez zekiten herritar batzuenganik, bai eta ez gutienik Baratçabal, Atharratzeko bere erretor, eta Iribarne, Zalgizeko erretor, bi euskalzale garbirentzat ezagutuak zirenen eta aspalditto zenduak direnengandik.

Hitz hek guziak bada, 1910eko agorrillaren 25eko bilkhuran, agertu zitzaizkolarik, Nere Jaun Jean de Jaurgain buru lehenak erran zuen, hitz hek guziak partuko zitzaizkola, Don Resurreccion-Maria azkue-koaren Hiztegiari, hetarik Hiztegi hartan ez zaitezkenak izateko artha handiz altchatuak eta Don Julio Urquijo-koaren Hilabetekarian argitaratuak.

Huna beraz hemen behera, hitz hetarik erran den Hiztegian aurkhitzen ez direnak, edo han aurkhitzen direlarik, han diotenaz zerbeit gehiagoko erran nahi dutenak Don Res.-Maria Azkue-koak bere Hiztegian, eta Almanach bere mintzaira iskribatuzkoan bezala, Zubero-ko u bethe, gurea bezalkoaren adiarazteko, u emanen dugu dena den, eta bi ponturekin û hekin û chorrotcharen adiarazteko. Hala nola: Zelietako Jauna, zû zirade gure Aita eta gû zure haurrak gûtûzû

I. - EIHERA edo ERROTETAKO.

GAUZEN IZENETARIK.

1. Ahûntza. - Tresna bat altchatzen dena, uraren sartzerat uzteko.